42.000 euroko diru-laguntzak banatuko ditu Kultura departamentuak
Elkarteek urtean zehar burutzen dituzten jarduerak garatzen laguntzea eta horiek sor ditzaketen diru galerak arintzea da helburua.
Hondarribiko udaleko Kultura departamentuak 42.000 euroko diru partida prest dauka herriko elkarteen artean banatzeko, jakinarazi duenez. Urtean zehar garatutako jardueretan laguntzea, eta horiek sor daitezkeen galera ekonomikoak arintzea da diru laguntza horien xedea udalaren arabera.
Hortaz, kultur ekitaldiak eta jaialdiak antolatzen dituzten irabazi asmorik gabeko elkarteek, eta Hondarribian errotutako norbanakoek eta entitateek eskatu ahal izango dute diru-laguntza. Horretarako prozedura zabaldu du dagoeneko tokiko gobernuak. Satorren hilaren 9ra bitartean BAZ bulegoan aurkeztu ahal izango dira eskariak.
Udalak elkarteen eskura jarritako informazioa bertan kontsulta daiteke.