Kataluniako buruzagien aurkako epaia salatzera deitu dituzte herritarrak
Agintari independentistek jasotako zigorraren aurka kalera ateratzeko eskaria luzatu die Hondarribiko EH Bilduk herritarrei, San Pedro kalean, 20:00etan.
Espainiako Auzitegi Gorenak buruzagi independentistei ezarritako epaiaren aurka mobilizazio eguna izango da gaur Katalunian. Eta elkartasuna adierazteko helburuarekin, elkarretaratzera deitu dituzte herritarrak Euskal Herrian ere. Hondarribiko EH Bilduren udal taldeak salatu duenez, «herriari hitza emateagatik ezarritako 100 urteko espetxe zigorrekin ez dute lortuko nazio oso baten askatasun oihua isilaraztea». Hortaz, San Pedro kalean finkatu dute elkarretaratzeko hitzordua, 20:00etan.