'Erreferenduma ez da delitua' aldarrikatzeko elkarretaratzea, 19:30ean Zabaltza plazan
Gure Eskuk deitu du elkarretaratzea, Espainiako Auzitegi Gorenak gaur eman duen epaiaren harira. Zaratatsua izango da elkarretaratzea.
Kataluniako politikari independentistei Espainiako Auzitegi Gorenak ezarri dizkien zigorren harira, Irunen elkarretaratzea egingo dute gaur (astelehena) 19:30ean eta Zabaltza plazan. Zaratatsua izango da.
Politikari horiei babesa adierazteko eta epaiaren «zentzugabekeria» aldarrikatzeko bilduko dira Gure Eskuk deitutako elkarretaratzean, Erreferenduma ez da delitua leloarekin.