[Galeria] Elikadura eta ohitura osasuntsuei ateak zabaldu dizkiete
Labore Txingudik denda berria inauguratu du gaur. Uranzu kalean aurki daiteke.
Tokiko kontsumoa, ekoizpena eta elikadura eraldatzeko apustu berri eta garrantzitsua egin dute Irunen. Izan ere, Labore Txingudik denda berria zabaldu du gaur, ekitaldi, musika, bertso, bazkari eta guzti. Jendetza gerturatu da inauguraziora, lehen erosketak egitera.
Askotariko produktuak erosgai daude gaurtik aurrera, guztiak bertakoak, ekologikoak. “Bidaia luze bat egin dugu, oso kontent gaude emaitzarekin. Beti diogu poliki goazela, baina tinko. Bertan dagoen eskaintza oso koherentea dela uste dugu” adierazi du Dornaku Lantz Laboreko kideak.
Bertako produktuak erosteko interesa dutenek, 60 euroren truke (urteko kuota) bazkide izateko aukera dute. Dendan bertan, 722 26 57 91 telefonoaren bitartez edota helbide honetara idatziz egin daiteke izen ematea.
Ikusi gaurko inaugurazioan HITZAk bildu dituen irudiak: