Altsasuko gazteen kontrako "muntai poliziala" gelditzea eskatu dute irundarrek
Atxilotuak Guardia Zibilaren, sistema judizialaren, prentsa espainolaren eta Espainiako indar politiko gehienen "mendekuaren begi-puntuan" egon direla salatu zuten atzoko elkarretaratzean.

Altsasuko gazteek irundarren babesa dute. Hamarka eta hamarka lagun elkartu ziren atzo arratsaldean San Juan plazan, ‘Altsasukoak aske, munta polizialik ez!’ lelopean. 35 urtetik gorako espetxe zigorrak ezarri dizkietela gogor salatu zuten, bertaratutakoek egindako irakurketa bateratuan.
“1.060 egun. Hauek dira Adur, Jokin eta Ohianek orain arte espetxean eman dizuten egunak. 1.060 egun zeinetan espainiar estatuak bere mendeko partikular berria bururaino eramateko erabili dituen”, adierazi zuten atzoko irakurketan. Atxilotuak Guardia Zibilaren, sistema judizialaren, prentsa espainolaren eta Espainiako indar politiko gehienen “mendekuaren begi-puntuan” egon direla salatu dute.
Hau ez da justizia oihuak San Juan plaza bete zuten. “Hau justiziatzat eraiki nahi duten indar eta instituzio guztiak injustuak bezala interpelatu beharrean gaude injustiziaren sortzaile eta bermatzaile bai dira”. Hala, kuadrillan, taldean, ikastetxean, lanean eta lagunartean gertatutakoaren larritasuna hedatzeko konpromisoa hartu zuten atzo bertaratutakoek. “Muntai polizial judiziala gelditu! Altsasuko gazteak etxean!’ oihuarekin amaitu zuten atzoko mobilizazioa, eta bide batez, hilaren 26an Altsasun egingo den manifestaziora joateko deialdia zabaldu zuten.