Hondartza errugbi zelai bihurtuko dute igandean

Eskolen arteko topaketa eta txapelketa aurrera eraman ahal izateko, sei errugbi zelai prestatuko dituzte denera hondartzan.

Hondar Kirolak hondartza futbol

Gazteak hondartzan jolasten

Gipuzkoako Errugbi Eskolen Topaketa egingo dute igandean Hondarribiko hondartzan. Horren barruan, eskoletako errugbi jokalarien arteko txapelketa izango da jokoan. Sei errugbi zelai prestatuko dituzte txapelketa eta topaketa aurrera eraman ahal izateko. Goizeko 10:30ean ekingo diote partidei eta 13:00ak arte luzatzea aurreikusi dute.

Txingudi Rugby Club taldea arduratu da gazteen topagunea herrira ekartzeaz, eta iragarri dutenez, 350 bat lagun errugbira jokatzen ikusteko aukera egongo da. Aurten 50 urte bete ditu eskualdeko errugbi elkarteak, eta horren barruan kokatu behar da eskolen bilgunea.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.