Eskopeta batekin tiro egiteagatik gizon bat atxilotu dute

Santiago kaleko etxebizitza baten lehen solairuan zegoen gizona, eta balkoitik hiru aldiz tiro egin ondoren atxilotu zuen Ertzaintzak.

Hondarribiko 68 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo Ertzaintzak eskopeta batekin hiru tiro jaurti ondoren. Santiago kaleko etxebizitza bateko lehen solairuan zegoen gizona, balkoira atera eta nola tiro egiten duen ikus daiteke irudietan. Gertu dagoen establezimendu batean zegoen herritar taldeak grabatu zituen irudiak. Gertakaria atzo izan zen, 00:35ak inguruan. Ertzaintzak gizona atxilotu zuen handik gutxira, eta ertzain-etxean diligentziak ireki ondotik, epailearen deiaren zain gelditu da.

Oharra: Bideoa sare sozialetatik jasota da; gaztelaniaz dago, eta irainen bat entzun daiteke.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.