Remember taldeak kontzertua emango du etzi, Kultur Etxean
Los Tercos taldeko kide izandako Pedro Ortegak eta Antonio Estevezek sortu zuten Remember 2012. urtean, eta «historiako bolerorik onenak» jotzen dituzte kideen esanetan.
Remember talde irundarrak kontzertua emango du etzi, larunbatarekin, Hondarribiko Kultur Etxeko Areto Nagusian, 20:00etan abiatuta. «Historiako bolerorik onenak» egiten dituzte kideen esanetan, baina horiez gain, 1960ko, 19670eko eta 1980ko hamarkadetako abesti ospetsuen bertsioak ere egiten dituzte.
2012. urtean sortu zuten taldea Pedro Ortegak eta Antonio Estevezek. Bi musikariak Los Tercos taldeko kide izan ziren 1970eko hamarkadan. Boleroak zituen nagusi taldeak.
Gaur egun, Remember taldea zazpi lagunek osatzen dute eta horri esker, instrumentu eta ahots berriak gehitu ahal izan dizkiote denboran zehar.