'Hil kanpaiak' izenburuko filma grabatuko dute ostiraletik larunbatera; euri artifiziala erabiliko dutela jakinarazi dute eta beraz, kontraleihoak eta pertsianak ixteko eskatu diete bizilagunei.
Ekainak 28 Harrotasunaren Eguna plazatxoko zubipean egin dituzte pintaketak; dagoeneko garbiketa lanak hitzartu dituela jakinarazi du tokiko gobernuak.
'Hondarribian Elkarlanean' izenburupean, Behe Bidasoa eskualdeko elkarteak eta gobernuz kanpoko erakundeak kalera ateratzeko jardunaldia izango da igandekoa.
«Bertso sorta zahar eta berriei mugimendua emanez, gaurkotasunaren inguruko gogoetak plazaratzea» helburu du Haatik dantza konpainiaren emanaldiak.
Los Tercos taldeko kide izandako Pedro Ortegak eta Antonio Estevezek sortu zuten Remember 2012. urtean, eta «historiako bolerorik onenak» jotzen dituzte kideen esanetan.