Txistularien ohiturak lantzeko tailerra egingo dute larunbatean
Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako Ondarearen Europako Jardunaldien barruan kokatzen da tailerra; sei eta hamabi urte arteko haurrei zuzenduta dago.
Hondarribiko txistularien ohituren barrena izenburupeko tailerra antolatu du Arma Plaza Fundazioak larunbaterako. Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatuko Ondarearen Europako Jardunaldien barruan antolatu dute tailerra, eta sei eta hamabi urte bitarteko umeei bideratuta dago.
Musika eta Dantza eskolarekin elkarlanean antolatu du tailerra Arma Plaza Fundazioak, eta bertan txistu irakaslea den Gaizka Sarasola izango da jardunaldiko arduraduna. Hilaren 28an, larunbatarekin, egingo dute tailerra, 11:00etatik 12:00etara bitartean. Izena ematea beharrezkoa izango da parte hartu ahal izateko.