Eskubaloiaren munduan murgiltzeko aukera berria, Txingudi Egaindar-en eskutik
LH 3 eta LH 6 bitarteko ikasleak jada eskubaloi eskolan apunta daitezke. Entrenamenduak astelehenetan izango dira, Leka Enea ikastetxean bertan.
Txingudi Egaindar taldeak ibilbide berria hasi berri du. Dagoeneko nesken zein mutilen taldeek lehen partidak jokatu dituzte, eta orain, beste egitasmo berri bat aurkeztu dute zuzendaritzako kideek: Txingudi Eskubaloi Eskola.
Eskualdeko gaztetxoek eskubaloiaren munduan lehen pausuak emateko aukera berria izango dute datorren hilabetetik aurrera. Zehazki, LH 3 eta LH 6 bitarteko ikasleak apunta daitezke. Entrenamenduak astelehenetan izango dira, Leka Enea ikastetxean bertan, 17:15tatik 18:45tara.
Partaideek 15 euro ordaindu beharko dituzte hilero. Entrenamenduan urriaren 7an hasiko dituzte, eta maiatzera bitarte luzatuko dute eskola. Informazio gehiago, hemen, edota helbide honetara idatziz eskura daiteke.