Itsasoari begiratzeko unea da
'Moby Dick' zikloari hasiera emateko asmoarekin hainbat jarduera antolatu ditu liburutegiak datozen hilabeteetarako; nobelaren egilearen jaiotzaren urteurrena ospatzeko zikloa da.
Herman Melville idazlearen jaiotzaren 200. urteurrena ospatzeko xedearekin antolatu du Hondarribiko Udal Liburutegiak Moby Dick izenpeko zikloa. Idazlearen nobelarik ospetsuena da Moby Dick, eta aitzakia baliatuta erabaki zuten liburutegiko arduradunek izen bereko zikloa abiatzea.
Hala, egitarauaren aperitibo moduan, liburutegia ozeano bihurtzeko eskulan tailerra antolatu zuten arduradunek uztaila hasieran, eta aurreikuspen guztiak bete zituzten. Orain, bihartik urte bukaerara bitarte egitarau ofizialari hasiera emango diote. Hamaika jarduerekin osatu dute programa antolatzaileek, tartean: solasaldiak, bisita gidatuak, irakurketa gida, proiekzioak… Orain, itsasora begira jartzea besterik ez da falta.
‘Moby Dick’ zikloaren egitaraua