[Galeria] Etenik gabeko Baserritarren Eguna

Goizeko giro paregabearen ondoren, arratsaldeak ere aurreikuspen guztiak bete ditu. Antzerkia, herri kirolak, pilota jaialdia eta beste hamaika ekitaldi izan dira.

Harrijasotzaileak. Hilak 11. Baserritar Eguna 2019. Lehian aritu dira harri-jasotzaileak 150kg eta 200kg harriekin.

2019ko jaiei bukaera emateko gogo gutxi dute hondarribiarrek. Hamaika ikuskizun izan dira goizean zehar eta beste hainbeste arratsaldean. Hala, antzerkia, herri kirolak, pilota jaialdia… ikusteko aukera izan dute herritarrek arratsaldean, eta aurreikuspenak betez, ez dute huts egin.

Giro paregabea bizi da Zumardian egun osoz, baina horrez gain, antzerkia izan da Arma plazan eta esku pilota jaialdia Jostaldin. Gaueko ekitaldiek itxiko dituzte 2019ko jaiak.

Hortxe arratsaldeko argazki galeria.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.