1.300dik gora sinadura, tren geltoki berrian animalientzako gune bat eskatzeko
Gaur goizean egin dute sinaduren entrega Equo Berdeak Bidasoako kideek, udaletxean bertan.
Irungo tren geltoki berrian etxeko animalientzako itxaron gune bat jartzeko sinadura bilketa batekin aritu dira azken hilabeteotan Equo Berdeak taldeko kideak. Gaur berriz, dagoeneko 1.306 sinadura bildu dituztela jakinarazi dute talde ekologistatik. Gaur goizean egin dute sinaduren entrega, udaletxean bertan.
“Garraio publikoaren erabiltzaileen artean animalia daramatenak gero eta gehiago direla ikusirik, egokitzat jotzen dugu horrelako zerbitzu bat irekitzea”, diote formazio ekologistatik. Gune berria “toki espezifiko” bat izango litzatekeela azaldu dute, gainerako itxaron guneetatik bereizia, “animaliei gune eroso bat ahalbidetzeko”. Gainera, bidaiari asko komunetan edo trenean bertan animaliekin egotearekin deseroso sentitzen direla dio, eta hala, bizikidetza arazoak konpontzeko eta trenbidearen erabilera “areagotzeko” lagungarri izan daitekeela egitasmoa.
Sinaduren entregan Jose Ramon Becerra legebiltzarkidea, bozeramaile federal Loïc Alejandro eta Bidasoko taldeko Maria Jesus Berasategi izan dira.