[Galeria] Haurren puzzle "lehiaketa" egiten ari dira arratsaldean
Ez da ohiko lehiaketa gaurkoa "ez baita irabazlerik egongo", adierazi dute antolatzaileek, garrantzitsuena "ondo pasatzea da".

Adinaren arabera banatutako 80 bikote ari dira uneotan puzzle lehiaketan parte hartzen, Gipuzkoa Plazan. Santiagoko Deabruak-ek antolatutako jarduera da gaurkoa, eta antolatzaileek azaldutakoaren arabera, «ez da sari banaketarik egingo, ez baita irabazlerik egongo». Izan ere, helburua «ondo pasatzea» besterik ez dela adierazi dute.