[Bideoa] Et Incarnatus orkestra, Hertzainak taldearekin eta lagun askorekin Hondarribian
Et Incarnatus orkestrak Hondarribiko jaien azken hatsari bultzada izugarria emango dio Bentan, goi mailako kontzertu batekin, gonbidatu oso bereziekin.

Kontzertu handia, oso, asteazkenean Hondarribian. Et Incarnatus orkestrak Euskal Herriko hainbat musikari ezagunekin konpartituko du oholtza hilaren 11n. Tartean izango dira Hertzainak taldeko gari eta Josu Zabala. Migel Zeberio orkestraren zuzendariak iragarri duenez, besteak beste, Aitormena abesti ikonikoa hari orkestra batekin entzun ahal izango da lehenengoz, besteak beste. Hau da, hilaren 17, 25 eta 26an Bilbon Hertzainak-ek emango dituen kontzertuen aurretik, Hondarribian izango dira Gari eta Josu Zabala. Oroitu: kontzertua hilaren 11n da, 20:30ean, Bentako oholtzan.

Et Incarnatus orkestra
Baina horiek bakarrik ez. Orkestrak menu oparoa antolatu du bere kontzerturako, sona handiko hainbat gonbidaturekin: Leire Leturia eta Kristina Aranzabe (Lain taldea), Maider Zabalegi, Maixa Lizarribar, Enrike Solinis (goi mailako gitarrista), Xabier Leturia eta Juantxo Arakama (Glaukoma) izango dira, orkestrarekin batera, berriz ere errepikatuko ez den kontzertuko protagonistak.
Hondarribiko jaien azken eguna da hilaren 11koa. Festa aroa bukatzeko modu ezin hobea.
Jarraian, Et Incarnatus orkestraren partaideen fitxa:
- Zuzendaria: Migel Zeberio.
- Partaideak: Miren Zeberio (kontzertinoa); Amaiur Cajaraville (baxua); Gorka Benitez (saxoa eta flauta); Juantxo Zeberio (pianoa); Karlos Aranzegi (bateria); Jurdana Otxoa, Txabeli Iglesias, Amaia Gutierrez, Mikel Urdangarin, Maddi Arana, Tomas Ruti, Nika Mitchiasjvili (biolinak); Iker Gimenez eta Imanol Martinez (biola); Alejandro Martinez eta Iratxe Paredes (txeloa).