Arraunlariei harrera 19:00etan udaletxean, 20:00etan Hermandadean
Hondarribiko arraunlariei harrera bikoitza egingo diete gaur herrian. Aurretik, 18:00etan, Irungo udaletxean izango dira Kontxa ospatzen.

13. Kontxa, eta bigarrena jarraian. Historia egin du aurten ere Hondarribia Arraun Elkartearen gizonen traineruak. Atzoko ajeak konpontzeko, edo areagotzeko, gaur ere jai eguna Hondarribian. Jai egitarauari, bi hitzordu inportante gehitu zaizkio: atzo Kontxako Bandera irabazi zuten harrerena.
Lehenik eta behin, 18:00etan, Irunen egingo dute geldialdia Ama Guadalupekoa ontzikoek, udaletxean. Hori eginda, herrira, Hondarribira joango dira: lehenik, harrera ofiziala 19:o00etan udaletxean; ondoren, herritarrena, 20:00etan, Hermandadean.
Bada festa gaur herrian. Handia.