Behobide eta Sagarzazu garaile

Giro ezin hobean igaro zen BATek larunbatean antolatutako Guadalupeko XLIII. Igoera.

Guadalupeko XLIII. Igoera

Jai giroan igaro zen lasterketa (Irudia: BAT)

Guadalupeko Igoera lasterketa klasiko bat da Hondarribiko jaien atarian eta aurtengoarekin dagoeneko 43 edizio bete dira. Bidasoa Atletiko Taldeak (BAT) antolatzen du lehiaketa eta aurten ere, aurrekoetan bezalaxe, giro ezin hobean igaro da. 200 lagunek baino gehiagok parte hartu dute eta horien guztien artean, Claudia Behobidek eta Ander Sagarzazuk jantzi dituzte txapela irabazleak, 21:03 eta 16:44 denborekin hurrenez hurren.

Bestalde, txikiei zuzendutako lasterketa ere egin zuten harresian, konkretuki Gernikako Arbolan. 163 umeren parte hartzea izan zuen ekitaldiak eta askaria jaso zuten korrika egin ondoren.

XLIII. Guadalupeko Igoeraren Sailkapen Orokorra.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.