Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Espainiako Txapelketa, Santiagotarrakeko gazteentzat

18 piraguistez osatutako taldeak 11 domina eskuratu ditu; urrezko 5, zilarrezko 3 eta brontzezko 3.

18 kirolarik hartu dute parte asteburuko txapelketan.
Imanol Saiz Gomez de Segura
Irun
2019/09/02

Santiagotarrak taldeko gaztetxoak emaitza bikainekin bueltatu dira Leongo Sabero herrian jokatutako Gazteen Eslalomeko Espainiako Txapelketatik. Izan eren, bertaratutako 18 piraguistez osatutako taldeak 11 domina eskuratu ditu; urrezko 5, zilarrezko 3 eta brontzezko 3. Gutxi ez balitz, taldekako garaipena ere eskuratu dute taldeko gazteenek, hiru probetan lehenak sailkatu ostean.

Urrezko dominak Izar Garciak (C1 Haur A kategorian), Javier Arruabarrenak (K1 Haur A kategorian), Unai Santacruzek (K1 Haur B kategorian), Oier Alvarezek eta Oscar Garciak (C2 Haur A kategorian) eta Lauren Lacabann eta Eneko Vidaurretak (C2 Haur B kategorian) eskuratu dituzte. Zilarrezkoak aldiz, Javier Arruabarrena, Ainara Azanza eta Telmo Oteguirentzat izan dira. Hirugarren postuan, eta hortaz, brontzezko dominarekin, Izar Garcia, Ainara Aznza eta Aitor Iriondoy bueltatu dira.

Eslalomeko Munduko Kopa, aurrera
Gazteenez gain, helduek ere probaz beteriko asteburua izan dute. Markkleebergeko (Alemania) kanalean Eslalon Olinpikoko Munduko Kopako laugarren proba jokatu baitute Irungo hiru kirolarik, Klara Olazabal eta Ander Elosegi (C1ean) eta Joan Crespok (K1ean) hain zuzen ere.

Olazabalek eskuratu du emaitzarik onena; finalera sailkatu ostean, zazpigarren postuarekin konformatu behar izan du irundarak. Elosegi berriz, bederatzigarren postuan heldu da helmugara. Santiagotarrakeko hirugarren ordezkariak ordea ez du lortu hamalaugarren postutik pasatzea, eta ondorioz, finalerako txartelik gabe geratu da Crespo.

Datorren asteburuan jokatuko dute Munduko Kopako bosgarren eta azken proba, Pragan (Txekiar Errepublika). Halere, ez da taldeko ordezkaritzarik izango bertan, taldetik diotenez, federazioak erabaki baitu Seud D´Urgellen jokatuko duten Munduko Txapelketarako indarrak gordetzea.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

21 urteko gizonezko bat hil da Azkarate gainean, Elgoibarren, bi autoren arteko istripu batean

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako basozainek salatu dute azken 24 urteetako egoerarik larrienean daudela

Berriak, Gipuzkoa

‘Gure gailurretako historia marrazten’ erakusketa zabaldu dute Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Añorga eta Pasaia artean Topoa 7,5 minutuan behin igaroko da hilaren 21etik aurrera

Euskal Herria, Gipuzkoa

Instalatu dituzte jada Donostiako protoi terapiaren zentro berriko tresnarik garrantzitsuenak

Kultura, Gipuzkoa

Aurtengo Hitzen Lihoa jaialdian kulturgintza ereduez hausnartuko dute

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sute batek 80 hektarea erre ditu Zaldibian

Kultura, Gipuzkoa

X konpainiak ‘Cuerpas’ ikuskizuna estreinatuz emango dio hasiera LABO XL jaialdiari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Amaitu dituzte ‘Gure Gaskuña’ itsasontzitik erregaia ateratzeko lanak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.