'Mariñel' itsasontziaren egoera deitoratu du Sustraia elkarteak
Mariñel barkua kai zaharrera itzuli izanaren zazpigarren urteurrenarekin batera, itsasontziaren “hondatze eta abandonu” maila deitoratu du Sustraia elkarteak. Komunikabideetara bidalitako oharraren bidez eman du egoeraren berri taldeak eta abuztuaren 31n, larunbatarekin, kai zaharrera sartu zutela zazpi urte beteko direla ere gogora ekarri dute.
Egoerari irtenbide bat bilatzeko helburuarekin, elkartekideak talde politiko guztiekin biltzea baloratzen ari direla jakitera eman dute.
Eraberritze lanak aurrera eraman zituen Sustraia boluntario taldeak 2012tik 2017ra bitartean. Bost urteko lanaren ondoren, udara horretan zehar bisita gidatuak egiteko ateak ireki zituen egurrez eraikitako azken legazketariak.