Irabazteko, egon behar
Kontxa dute helburu gaur Oarso Bidasoko zazpi traineruk. Emakumeen sailkapen estropada 17:30ean hasiko da, eta gizonena 18:00etan.
Gaur da 2019ko Kontxako Banderan egoteko sailkapen estropada. Erlojupeko klasikoa. Igandeko eta irailaren 8ko banderan egoteko aukera gaur baliatu beharko dute traineruek, 23 gizonenak eta 20 emakumeenak. Horien artean zazpi dira Oarso Bidasokoak: emakumeetan Hondarribia, Hibiaka eta San Juan; eta gizonetan Hondarribia, San Pedro, San Juan eta Hibaika. Ea zenbatek duten aukera sailkatu, eta banderaren bila joateko.
Emakumeen sailkapen estropada 17:30ean hasiko da. Bi taldetan banatuko dituzte 20 traineruak; zein talde abiatuko den lehenik zozketa bidez erabakiko da. A taldean, ustez onenen taldean, daude Hondarribia, Hibaika eta San Juan. Zazpi traineruk lortuko dute Kontxan aritzeko txartela, Donostiarra izango da zortzigarrena. Hala, Oarso Bidasoko hiru traineruek sailkapena lortzeko aukera errealak dauzkate, ligetan azken aldian izandako emaitzak ikusita. Baina adi Galiziako ontziekin, sei datoz, eta horietakoren batek maila ona du.
Gizonen sailkapena 18:00etan abiatuko da, bi taldetan ere. A taldean daude Hondarribia eta San Pedro, eta Bn San Juan eta Hibaika. Zozketa bidez erabakiko da zein taldek abiatuko duen sailkapena. Oarso Bidasokoen artean Kontxan egoteko faboritoen artean dago Hondarribia, iazko irabazlea. San Pedrok burua Eusko Label Ligan mantentzeko play offa du buruan, eta beraz, gaurko sailkapena zail du. Zailago du San Juanek, eta ia ezinezkoa Hibaikak. Gizonetan, aurreikuspena da Hondarribia izatea banderaren bila ariko den bakarra bertako traineruen artean.
Edonola ere, beti izan dira sorpresak sailkapenean. Izan daitezela Oarso Bidasoko traineruen aldekoak.
Emakumeen sailkapen estropada (17:30)
- A taldea: Hondarribia, Hibaika, San Juan, Deusto, Arraun Lagunak, Isuntza, Kaiku, Orio, Tolosaldea eta Zumaia.
- B taldea: Cabo, Perillo, Mugardos, Mecos, Colindres, Hernani, Lapurdi, Riveira, Ondarroa eta Tiran.
Gizonen sailkapen estropada (18:00)
- A taldea: Hondarribia, San Pedro, Astillero, Bermeo, Cabo, Kaiku, Isuntza, Ondarroa, Orio, Ssanturtzi, Zarautz eta Zierbena.
- B taldea: San Juan, Hibaika, Arkote, Mecos, Ares, Deusto, Getaria, Lapurdi, Mutriku, Pedreña, Tiran eta Zumaia.