Erdi Aroko Azokako Argazki Lehiaketako irabazleak argitaratu ditu udalak
Oscar Gasconen El rezo (Errezoa) irudia izan da 2019. urteko Erdi Aroko Azokako Argazki Lehiaketaren irabazlea. Hondarribiko Udalak gaur argitaratu ditu txapelketaren emaitzak, eta adierazitakoaren arabera, Oscar Mansoren Fear (Beldurra) lanak eskuratu du bigarren lekua eta Vladimiro Garciaren El casco de la felicidad (Zoriontasunaren kaskoa) hirugarrena.
Lan irabazleak Arma Plaza kultur gunearen lehen solairuan daude ikusgai.