Alkatearen jarrera "guztiz arduragabea da" EH Bilduren iritziz
Ordutegi aldaketaren proposamenaren aurka agertu da koalizio abertzalea
Hondarribiko EH Bilduren udal taldea Txomin Sagarzazu alkateak atzo komunikabideen aurrean egindako proposamenaren aurka egin du gaurkoan: “Alkateak ez luke, aldebakarreko erabakiz, inorekin hitz egin gabe, desfilearen ibilbidea eta ordutegia aldatzeko proposamenik egin behar, guztiz arduragabea da”.
Proposamena aurrera ateraz gero, alardean parte hartu nahi duten emakumeak espazio publikotik desagertuko liratekeela iritzi dio koalizioak. Hala, erasoa pairatzen dutenak “izango lirateke berriro gutxietsiak”, gaineratu du.
Bukatzeko, jai publiko, parekide eta parte hartzailearen aldeko konpromisoa berresteko baliatu du taldeak balorazioa; baita, elkarrizketa prozesuaren alde egiteko ere.
Ohar osoa bertan irakur daiteke.