Iganderako antolatu du Marlaxkak jaietako xake lehiaketa
Izena emateko epea irekita jarraitzen du baina denera, 50 lagunentzako lekua izango da Karlos V. gazteluan finkatutako hitzorduan
Hondarribiko Gaztelua IX. Xake Aktibo Txapelketa izango da irailaren 1ean Marlaxka Xake Klubaren eskutik. Karlos V. gazteluan finkatu dute hitzordua, goizean zehar, eta bertan 50 lehiakideentzako lekua egongo dela gogorazi du elkarte antolatzaileak. Hori dela eta, lehenbailehen izena emateko eskatu die interesatuei. Oinarriak bertan kontsulta daitezke.