Aitor Olaizola, Irungo EAJren Uri Buru Batzarreko presidente berria
Aitor Olaizola izango da Irungo EAJren presidente berria. Lander Ugartemendiaren lekukoa hartuko du. Lanerako konpromisoa adierazi du.
Aitor Olaizola izango da aurrerantzean Irungo EAJko Uri Buru Batzarreko presidente berria. Irungo jeltzaleek jakinarazi dutenez, hilaren 19an egindako batzarraren ondoren hartu du kargua Olaizolak.
Informatikan lizentziaduna da Olaizola, eta besteak beste, Eusko Jaurlaritzako Informatika Zerbitzuko buru izandakoa da, 2008tik 2015era zehazki. Egun, Informatika Zerbitzuen Foru Elkarteko (Izfe) zuzendaria da.
Kargua “ilusioz eta erantzukizunez” hartu duela adierazi du Irungo EAJren buru berriak, eta sustatuko duena “aldaketa arduratsua” izango delak jakinarazi du, “hala esan dute irundar askok, aldaketa nahi dutela ozen esan dute”. Aldi berean, EAJren baloreak nonahi zabaltzeko konpromisoa adierazi du, “balore abertzaleak era sozialak. Irun eta bere pertsonen alde, elkartasunaren alde, eta nola ez, EAJ indartsu manten dadin egingo dugu lan”.
Talde berritua izango du alboan Olaizolak, eta Irunen eta hiritarren aldeko lanean ariko direla berretsi du, “betiere erantzukizunetik eta taldean”.
Lander Ugartemendiaren lekukoa hartuko du Aitor Olaizolak.