Lore eskaintza egingo diote igandean Luis Marianori
Igandean (hilak 14) 49 urte beteko dira abeslari irundar ospetsua hil zela. 19:00etan egingo diote omenaldia.

Datorren igandean (hilak 14), 49 urte beteko dira Luis Mariano abeslari irundar ospetsua hil zenetik. Horren harira, omenaldi berezia egingo diote irundarrek. 19:00etan, udalbatzako kideek eta Luis Mariano Lirika Elkartekoek lore eskaintza egingo diote irundarraren omenezko brontzezko eskulturan.
Omenaldia irekia izango da, hortaz, irundar orori luzatu diote parte hartzeko deialdia. Gainera, haren kantak entzuteko aukera izango da. Ekitaldiaz gain, Lapurdiko Arrangoitze herriko hilerrira ere lore sorta bat bidaliko dutela jakinarazi dute udaletik, bertan baitaude musikariaren gorpuzkiak.