"Gizartearen zati batekin baztertzailea den alardea ez babestea" exijitu du Ezker Anitzak
Azken urteetan egin duten bezalaxe, udalari harrera egitea exijitu diote, alarde ez baztertzailea baita "bakarra gizonen eta emakumeek berdintasunean parte hartzea bermatzen duena ".
Ezker Anitza Bidasoa talde politikoak ere babesa adierazi nahi izan dio alarde parekideari. Azken urteetan egin duten bezalaxe, udalari harrera egitea exijitu diote, alarde ez baztertzailea baita “bakarra gizonen eta emakumeek berdintasunean parte hartzea bermatzen duena “. Gainera, udal gobernuari “hiritarren zati batekin baztertzailea den alardea” babesteari uztea eskatu diote.
Igandeko desfilean taldeko zenbait kide izango direla jakinarazi dute, azken urteetan ohitura izan duten bezala. Era berean, urte guztian zehar “gehiegi iraun duen gatazka” konpontzeko lan egitea eskatu diete talde politikoei, eta urtean soilik argazki bat ateratzea leporatu diete alarde baztertzailea babestu duten zenbait politikariei.