Arartekoak udalari eskatu dio alarde parekidea "esplizituki babestu eta defendatzea"
Aurreko urteetan bezalaxe, Ararteko erakundeko Julia Hernandez Valles ordezkaria igandeko desfilean egongo dela jakinarazi dute, "berdintasuna hezurmamitzen, urtero ahalegintzen diren emakume eta gizonei laguntzen eta babesa ematen".
Hilaren 30eko alarde parekidearen desfilearen harira, Arartekoak erakunde adierazpena egin berri du. Emakumeek herriko alardean gizonezko herrikideek bezalaxe desfilatzeko eskubidea dutela aldarrikatu dute, eta urteen poderioz, ez baztertzailea agenda publikoetan tokia hartzen joan dela. Hori dela eta, erakundeen aldetik babes gehiago jasotzea beharrezkoa dela nabarmendu dute.
Beste urte batez “beharrezko oroigarri horrekin” bat egin du erakundeak, eta aurten ere alarde parekidea “esplizituki babestu eta defendatzea” eskatu diote udal gobernuari, eta bereziki Jose Antonio Santano alkateari. “Arartekoarentzat bereziki garrantzitsua da erakunde publiko guztiek eraginkortasunez eta erabakitasunez esku hartzea Euskadin emakumeentzat eta gizonentzat jai parekideak sustatzen”, diote erakundetik.
Hala, aurreko urteetan bezalaxe, Ararteko erakundeko Julia Hernandez Valles ordezkaria igandeko desfilean egongo dela jakinarazi dute, “berdintasuna hezurmamitzen, urtero ahalegintzen diren emakume eta gizonei laguntzen eta babesa ematen”.