Jaietan ere ohitura eraginkorrak mantendu nahi dituzte
Udalak, Txinzer-ekin batera, datozen egunetarako garbiketa plan berezia prestatu du. Ia 25.000 edalontzi berrerabilgarri banatzeaz gain, hiriko puntu ugaritan birziklatzeko guneak jarri dituzte.
Sanmartzialen atarian, dagoeneko Irungo garbiketa zerbitzuak dena prest du jaietarako. Datozen egunotan giza baliabide zein teknikoak handitu egingo dituzte, “jai garbi eta eraginkorrak” lortzeko. Gaur eman du Jose Antonio Santano alkateak jaietako kale garbiketa zerbitzu bereziaren xehetasunen berri, Txinzer-eko gerente Leire Zubitur eta Garapen Jasangarriko ordezkari berri Borja Olazabalekin batera.
Orotara, 24.192 edalontzi berrerabilgarri banatuko dituzte, eta birziklatzeko puntu berezi ugari jarri dituzte dagoeneko. Haien helburua, hondakin gutxiago sortzea eta kalea garbi mantentzea. ‘Ondo pasa! Festa garbi on bat opa dizuegu’ lelodun edalontzia euro baten truke eskuragarri izango dira, erabiltzaileek adina aldiz erabil dezaten.