Aireportuaren erabiltzaileen kopurua %9 hazi da maiatzean

Urte osoko datua ere baikorra da: 2018arekin alderatuz, %4,6 handitu da aireportua erabili dutenen kopurua, 122.338 bidaiarirekin.

Hegazkin bat aireportutik ateratzen.

Maiatzean 30.153 bidaiarik erabili zuten Hondarribiko aireportua Gipuzkoatik atera, edo herrialdera etortzeko. Beraz, iazko maiatzarekin alderatuz, %9 hazi da hilabete horretan erabiltzaileen kopurua.

Urteko datuak ere baikorrak dira. Orotara, 122.338 izan dira hegazkin bidez bidaiatuko dutenak Hondarribitik, hau da, 2018ko lehen bost hilabeteetan baino %4,6 gehiago. Aurtengo lehen bost hilabeteetan 2.621 operazio izan dira aireportuan.

Urte osoan zehar Bartzelonara eta Madrilera (eta bueltakoak) eskaintzen ditu.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.