Arratsaldeko parte hartzeak ere pixka bat gora egin du
2015eko udal hauteskundeetan, 18:30ean, %48,13koa izan zen. Gaur berriz, %48,56koa (0,43 hazi da).
Espainiako Gobernuak arratsaldeko parte hartze datuak argitaratu berri ditu. 2015eko datuekin alderatuta, 18:30ean, %48,13koa izan zen Irunen, eta gaur, %48,56koa (0,43 hazi da aurtengo parte hartzea).
Goizeko parte hartzeak ere gora egin du, 0,52 puntu zehazki. 2015ean, 14:30ean, %34,86koa izan zen parte hartzea, eta gaur, %35,79koa (%0,93 hazi da).
Gauera arte itxaron beharko dute irundarrek parte hartze datu ofizialen eta emaitza guztien berri izateko. Irungo udal hauteskundeen emaitza guztien berri emango du HITZAk gaur. Bihar berriz, Oarso Bidasoko HITZAk papereko edizio berezia argitaratuko du [harpidedun ez direnek Berria egunkariarekin lor dezakete]. Bertan, Oarsoaldeko eta Bidasoko udal hauteskundeen emaitzak jasoko dira, baita zinegotzien banaketa zertan geratuko den.
Hona, 2015ko udal hauteskundeetako emaitzak:
- PSE-EE: 9.405 boto.
- EAJ: 5.133 boto.
- SPI (orain Elkarrekin Podemos bezala aurkeztu dira): 5.106 boto.
- EH Bildu: 3.486 boto.
- PP: 2.196 boto.
- Irabazi Ganar Irun: 1.178 boto.
- Ciudadanos: 1.022 boto.
- UPyD: 248 boto.