48.866 irundarrek erabakiko dute nork bereganatuko duen aulki preziatua
Alkatetza eta 25 zinegotzi postu daude jokoan gaur Irunen. 09:00etan zabalduko dituzte hiriko 21 mahaiak, eta 20:00ak bitarte bozka emateko aukera izango da.
46.866 irundar daude deituta gaur udal, foru eta Europako hauteskundeetan botoa eramatera. 09:00etan zabalduko dituzte hiriko 21 mahaiak, eta 20:00ak bitarte bozka emateko aukera izango da.
Alkatetza eta 25 zinegotzi daude jokoan gaur Irunen. 17 urteko Jose Antonio Santanoren (PSE-EE) gidaritzaren ostean, oposizioko hiru talde nagusiek (EAJ, Elkarrekin Podemos eta EH Bildu) gehiengoa lor dezakete. PSE-EEren helburua, argia: 13 zinegotzi lortzea (gehiengoa). Gauera arte itxaron beharko dute irundarrek emaitza guztien berri izateko.
Orotara, zazpi hautagaitza aurkeztu dira aurtengo udal hauteskundeetara: PSE-EE, EAJ, Elkarrekin Podemos, EH Bildu, PP, Ciudadanos eta Vox.