Realeko jokalariek emango diete hasiera aurtengo sanmartzialei
Erreginaren Kopa irabazi berri duten Sandra Ramajo, Leire Baños, Sara Olaizola eta Erkuden Lasa irundarrek egingo dute agur ofiziala.
Irungo alkate Jose Antonio Santanok jakinarazi berri duenez, Realeko jokalariek egingo dute 2019ko San Pedro eta San Martzial jaien agur ofiziala. Zehazki, Erreginaren Kopa irabazi berri duten Sandra Ramajo, Leire Baños, Sara Olaizola eta Erkuden Lasa irundarrek emango diete hasiera jaiei.
“Emakumezkoen kirolari onespen publikoa egin nahi diogu erabaki honekin, historia egin duten hiru emakumeri, haiekin batera hunkitu gara”, adierazi du alkateak. Era berean, datozen egunotan lau jokalariei harrera berezia egingo dietela jakinarazi dute udaletk. Hala, irundarrek zuzenean zoriontzeko aukera izango dute.