Emakumezkoen kirola sustatzeko zenbait neurri aurkeztu ditu Elkarrekin Podemos-ek
Emakumezkoen taldeei diru laguntzak emateaz gain, emakumezko talderik ez duten klub pribatuentzako laguntzak ezabatu nahi dituzte.
Datorren hilaren 26ko udal hauteskundeei begira, Elkarrekin Podemos koalizioak osatu duen programaren inguruko lehen xehetasunak aurkeztu ditu Miren Echeveste idazkari nagusiak. Alkatetza lortu ezkero, emakumezkoen kirola sustatzeko zenbait neurri hartuko dituztela jakinarazi dute gaur.
Lehena, emakumezkoen kirolari babesa ematea dela zehaztu dute, laguntza ekonomikoen bitartez. Era berean, emakumezko talderik ez duten klub pribatuentzako diru laguntzak ezabatu nahi dituztela nabarmendu dute koaliziotik.