Udal hauteskundeetarako zerrenda aurkeztu du Hondarribiko EAJk
Udalean esperientzia dutenekin eta kide berriekin osatu du Hondarribiko EAJk maiatzaren 26ko udal hauteskundeetarako zerrenda.
“Taldeak daukan esperientzia odol gaztearekin berritu dugu”. Hala definitu du Hondarribiko EAJk maiatzaren 26ko udal hauteskundeetarako osatu duten zerrendaren muina. Izan ere, bertan udal politikan esperientzia handia duten pertsonak eta gazteagoak uztartu egin dituzte. Atzo elkartu zen herriko EAJren batzarra, eta aho batez babestu zuen aurkeztutako zerrenda. Gaur egin dute publiko, “azkeneko hilabeteetan egindako lanaren ondorioa izan da gaur aurkeztutako zerrenda”.
Gaurko aurkezpenean Txomin Sagarzazu egungo alkate eta zerrendaburuak esan duenez, “EAJren proiektua Hondarribian pertsonek eta ideiek osatzen dute. Gaurkoan pertsonei buruz hitz egin nahi dugu”. Taldeak herriarekin eta Euskal Herriarekin “konpromiso handia” duela adierazi du, “herritarrak herritarren zerbitzura gaudela argi dugu. Duela hilabete batzuk esan nuen alkate bezala prest nengoela, eta hemendik aurrera prest gaudela esango dut”.
Azken asteetan ideiak eta proiektuak lantzen ari direla adierazi dute jeltzaleek, udal taldeko eta alderdiko kideen artean. Hurrengo egunetan herritarrekin garatu nahi dute hauteskunde programa hori, “programa hori agintaldi planean bihurtu behar dela argi dugu, eta horretan ere esperientzia badugu”.
Jarraian, Hondarribiko EAJren zerrenda udal hauteskundeetarako, lehenetik hogeigarrenerako ordenean:
- Txomin Sagarzazu
- Juan Mari Altuna
- Maria Serrano
- Gotzone Larrarte
- Juan Luis Silanes
- Gonzalo Carrion
- Edurne Etxeburu
- Arantza Rojo
- Silvia Emazabel
- Mikel Zapirain
- Ixabel Olazabal
- Naiara Arroyo
- Arantxa Berrotaran
- Norberto Emazabel
- Iñaki Ocio
- Larraitz Gezala
- Jose Ramon Mutuberria
- Ana Cupeiro
- Pello Gartzia
- Xabier Zabala