Green Valley, En Tol Sarmiento eta Dancing Queen Abba, aurtengo sanmartzialetan
Dagoeneko irundarrek aukeratu dituzte aurtengo San Pedro eta San Martzial jaietan kontzertua eskainiko duten taldeak. 2.500 herritar baino gehiagok hartu dute parte bozketan
Dagoeneko irundarrek aukeratu dituzte aurtengo San Pedro eta San Martzial jaietan kontzertua eskainiko duten taldeak. 2.500 herritar baino gehiagok hartu dute parte bozketan; kontzertu guztiak Urdanibia plazan izango dira.
Estatu mailako talde bozkatuena Green Valley reggae taldea izan da, 453 bozkarekin. En Tol Sarmiento izango da sanmartzialetan oholtza igoko den Euskal Herriko banda, 665 irundarrek bozkatu ostean. Haiekin batera, 618 bozka izan dituen Dancing Queen Abba (ABBA taldearen bertsioak jotzen dituzte) taldea ariko da.
Era berean, herritarrek ere hiriko taldeak hautatzeko aukera izan dute. Hala, Yero Company (874 bozka), We (408 bozka) eta Left Hook (406) talde irundarrek ere tartea izango dute aurtengo sanmartzialetan. Haien kontzertuen ordutegia oraindik zehazteke dagoela jakinarazi dute udaletik.
Udaleko Kultura sailetik diotenez, talde guztiek betetzen dituzte kontzertua eskaini ahal izateko baldintzak, eta orain guztien baieztapenaren zain daude. Kontzertuen hurrenkera, honakoa da:
- Ekainak 22: Dancing Queen Abba.
- Ekainak 23: En Tol Sarmiento.
- Ekainak 28: Green Valley.