Dunboa kanala eraiki zuten esklaboak, gertutik
Erakusketa berezia inauguratuko du bihar Nicolas Guerendiain Irungo Errepublikarrak taldeak, 'A pico y pala: Destacamento penal de Irun' liburuaren haria.
Aiala Oronoz ikerlariaren ‘A pico y pala: Destacamento penal de Irun’ liburuaren harira, Nicolas Guerendiain Irungo Errepublikarrak taldeak erakusketa berezia antolatu du. Bihar (hilak 19) inauguratuko dute, eta datorren hilaren 31era bitarte bisitatzeko aukera izango da, Colon pasealekuko Laboral Kutxaren Erakusketa Aretoan. Inaugurazio ekitaldia 19:30ean izango da.
1942-1944 bitartean Olaberria errekako kanalizazioa egin zuten esklaboen izenak bildu ditu liburuan; 200dik gora jaso ditu. Erakusketan, garaiko dokumentuak, obren planoak eta esklaboen zein lanen argazkiak bildu dituzte. Lanegunetan 18:30tatik 20:30tara bisitatzeko aukera izango da, eta larunbat, igande eta jai egunetan berriz, 11:00etatik 13:00etara eta 18:30tatik 20:30tara.
Joan den larunbatean (hilak 16) omendu zituzten Olaberria erreka eraiki zuten esklaboak. Ikusi bertan HITZAk bildu zuen irudi sorta.