[GALERIA] Martxan, badoaz Hondarribira
Irundarrek ere ez dute arratsaldeko manifestazioa galdu nahi izan. Milaka lagun abiatu dira Zabaltza plazatik.
Arratsaldean ere milaka lagunek erantzun diote Bidasoko Mugimendu Feministaren deiari. Eskualdeko manifestazioa egingo dute 19:00etan Hondarribian, eta irundarrek ere ez dute arratsaldeko mobilizazioa galdu nahi izan. Goizean bezala, milaka lagunek kolore morez margotu dute hiria, eta “gora borroka feminista” oihuz bete dituzte kaleak. 17:00etan Zabaltza plazatik abiatu da martxa feminista, Hondarribira bidean.
Ikusi martxa feministak utzi dituen irudiak:

