Irundarrek ere ez dute arratsaldeko manifestazioa galdu nahi izan. Milaka lagun abiatu dira Zabaltza plazatik.
Eskualdeko emakumeek Irungo kaleak bete dituzte martxoaren 8an. Aurtengo mobilizazioa ere historikoa izan da, kolore morea nagusitu da hirian.
Dozenaka hondarribiar abiatu dira oinez Irunerantz, eguerdiko manifestazioan parte hartzera.
Emekik urtero herriko emakume bat omentzen du. Aurten Amparo Olazabal aukeratu dute, ia 50 urtez Madalen karrikako denda txikiko saltzaile izandakoa.
Irundar batek Colon pasealeku hasieran balkoitik ateratako bideoa da.