[GALERIA ETA BIDEOA] Milaka eta milaka ahots feminista Irunen
Eskualdeko emakumeek Irungo kaleak bete dituzte martxoaren 8an. Aurtengo mobilizazioa ere historikoa izan da, kolore morea nagusitu da hirian.
Eskualdeko emakumeek Irungo kaleak bete dituzte gaur, aurtengo mobilizazioa ere historikoa izan da. Milaka eta milaka lagunek erantzun diote Bidasoko Mugimendu Feministaren deiari, eta hala, morez apaindu dituzte hiriko kaleak. San Juan plazatik abiatu dira, eta Colon pasealeku amaieran manifestazioaren hasierak eta bukaerak bat egin dute.
San Juan plazan udaleko Berdintasun Kontseiluak deitu duen elkarretaratzean, udal gobernuaren jarrera salatu dute hainbat emakumek, adibidez, Urte osoan egin ez dituzuenak, ezin dituzue gaur garbitu pankarta erakutsiz. Gainera, Bidasoko M8 Asanblada Feministak antolatu duen manifestazioaren bukaeran alarde baztertzailearen kontrako eta parekidearen aldeko oihuak egin dituzte, “emakumeak alardean” aldarrikatuz.
Hona manifestazioan HITZAk bildu dituen irudiak: