'Emakumeak Artearen Historian' zikloa hasiko da asteazkenean
Mari Jose Noain Maura historialariak ‘Emakumea Artearen Historian’ goiburuko hitzaldi zikloa eskainiko du bihartik (asteazkena) aurrera Puntaleko eskola zaharrean. Lau hitzalditan, historian zehar nabarmendu ziren baina gizonen itzalean geratu ziren emakume artistei argia emango die Noainek. Emeki elkarteak eskatuta prestatu du zikloa historialariak.
Biharkoa eta gero, hilaren 13an eta 27an, eta apirilaren 3an egingo dira beste hiru hitzaldiak. Denak ordu berean, 18:00etatik 19:30era. Solasaldiak gaztelaniaz eskainiko ditu Noainek.
Joan den urtean historiaurrea eta antzinatea genero ikuspegitik berraztertu zituen Noainek beste lau hitzalditan. Iazko arrakasta ikusirik, seguru aurten ere aulkiz justu geratuko direla Puntaleko eskolan.