[GALERIA ETA BIDEOA] Zanpantzarraren etorrera, iruditan
Irundarrek hiriko kaleak bete zituzten atzo, Zanpantzarrari eta haren kuadrilla handiari ongi etorri beroa emateko.
Lepo utzi dituzte irundarrek kaleko espaloiak, Zanpantzarrari eta haren kuadrilla handiari ongi etorri beroa emateko. Atzo heldu zen aurtengo Zanpantzarra, robot itxurarekin. 19:00etan Alberto Anguera plazatik abiatu ziren, Zabaltza plazan ohiko ekitaldia egiteko. Bidean lagun mordoa izan zituen Zanpantzarrak: gaiteroak, Bidasoako Erraldoiak, Irungo Udal Kontserbatorioko ikasleak, Auntza Trikitixa Taldea eta Txingudi Dultzaineroak.
Asteartean emango diete amaiera aurtengo inauteriei hirian. 19:30ean irtengo da San Juan plazatik Zanpantzarra erretzeko komitiba.
Hona atzoko desfilean HITZAk bildu duen irudi sorta, eta bideoa: