Urteko itsasgora altuenak, aste honetan: uholde arriskua ezarri dute
Asteazken eta osteguneko lehen itsasgorak urteko altuenak izango direlako, arrisku horia ezarri du Euskalmetek kostaldean.
Bihar (asteazkena) eta etzi (osteguna) urteko itsasgora astronomiko altuenak izango dira kostaldean. Bereziki bi egun horietako lehen itsasgorak dira adierazgarrienak, eta horregatik, Euskalmetek asteazkenerako eta ostegunerako batez ere abisu horia ezarri du kostaldean, itsasoak gainezka egin dezakeelako. Uholde arriskua da. Arratsaldeko itsasgorak, altuak izanik ere, ez dira hain bortitzak izango.
Itsasgorak handiak izango dira, baina ez da olatu handirik espero.
Asteazken goizaldean, Hondarribian, 04:47an izango da itsasgora. Ostegunean, berriz, 05:32an (asteazkenean baino gorago joango da itsasoa). Abisu horiagatik, tentuz ibiltzeko eskatu diete herritarrei.