K-Biziak programari esker, ia 100 saltoki berri hirian
Denda berri horiek, alokairurako %50eko laguntza jaso dute lehenengo urtean (hileko 400 euro gehienez), eta hurrengo 12 hilabeteetan %25ekoa.
Irungo Udalak K-biziak programaren inguruko balorazioa egin berri du. 2010tik (egitasmoa martxan jarri zutenetik), ia milioi bat euroko inbertsioa egin dute, eta orotara, 95 negozio berri ireki dituzte Irunen. Gainera, horien %70ak egun jarraitzen duela nabarmendu dute udaletik.
Denda berri horiek, alokairurako %50eko laguntza jaso dute lehenengo urtean (hileko 400 euro gehienez), eta hurrengo 12 hilabeteetan %25ekoa. Era berean, lokal zaharren errehabilitaziorako ere diru laguntzak eman ditu udalak; obra berriaren kostuaren %30ko edo %10ko laguntza zehazki.
Orain arte bereziki Hondarribia, Pio XII, San Miguel edo alde zaharreko kaleei bideratuta egon arren, aurten hiri osora zabaltzeko asmoa adierazi dute udaletik.