Hiriko jaioberriek opari berezia jasoko dute
HAZ bulegora seme-alaben errolda egitera gerturatzen diren gurasoek Irunekin zerikusia duten elementuz beteriko opari kit bana jasoko dute.
Irundar berriek opari berezia jasoko dute bihartik aurrera (hilak 15). HAZ bulegora euren seme-alaben errolda egitera gerturatzen diren gurasoek Irunekin zerikusia duten elementuz beteriko opari kit bana jasoko dute. Hiriko armarria duen zapia, karpeta bat eta Jose Antonio Santano alkatearen ongietorri eskutitza jasoko dute 2019an jaiotakoek.
Era berean, ‘Gorosti bat elkarrekin hazteko’ programarekin jarraitzen dutela gogoratu dute udaletik. 2018an jaiotako irundar berriek gorosti bana jasoko dute, martxoaren 23an.