Hiriko emakumeen historia, dokumental batean
Datorren hilaren 21ean, Parean elkarteak 'Irungo emakumeak plazara' dokumentala proiektatuko du Oiasso Museoan. Irundar pospologileen eta mandatugileen historia jasotzen du dokumentalak.
![](https://bidasoa.hitza.eus/site/files/2019/02/cerilleras.jpg)
Datorren hilaren 21ean (osteguna), Parean elkarteak ‘Irungo emakumeak plazara’ euskarazko dokumentala proiektatuko du Oiasso Erromatarren Museoan. Vicente Olazabal, Dolores Salis, Menchu Gal, Julia Iruretagoyena eta Leire Landa irundar ezagunen edota pospologileen eta mandatugileen historia jasotzen du dokumentalak. Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Irungo Udalaren laguntza jaso du Parean elkarteak.
Era berean, datorren martxoaren 16an ‘Irungo emakumeak plazara’ paseo historikoa egingo dutela jakinarazi dute elkartetik. 11:00etan abiatuko dira San Juan plazatik eta Mertxe Trantxe historialariaren laguntzaz, emakume horiek gertutik ezagutuko dituzte.
Elkartetik diotenez, dagoeneko hiriko zazpi eskola publikoetako LHko laugarren mailako ikasleei eskaini diete dokumentala. Ikastetxe bakoitzak emakume bana hautatu eta hiru hilabetez lanketa berezi batean ibili dira.