Sorkuntza plastikoa inklusioaren bidean aurrera egiteko

Aniztasun funtzionala duten herritarrei bideratutako arte proiektu berezi batean ibili da lanean Oiasso Museoa azkenaldian, 'Eskutik Eskura' izenez titulatutakoa.

Orotara, 118 lagunek hartu dute parte proiektuan.

Artea eta terapia elkartzen dituen proiektu berri bat aurkeztu dute gaur Oiasso Erromatar Museoan. Museoa, Irungo Udalarekin eta Kutxa Fundazioarekin elkarlanean, aniztasun funtzionala duten herritarrei bideratutako arte proiektu berezi batean ibili da lanean azken hilabeteotan, ‘Eskutik Eskura’ izenez titulatutakoa. Orotara, 118 lagunek hartu dute parte prozesuan, eta dagoeneko lan guztien emaitza ikus daiteke museoan.

Sorkuntza plastikoa baliatu dute partaideek euren historia eta bizipenak elkarbanatzeko, beti ere arteterapiako planteamenduen arabera. Hau da, museoko objektu bati forma eta irudi berria eman diote, nahi izan duten erara. Hala, dagoeneko taldeko instalazioa ikusgai dago museoaren atarian, partaide guztien lanekin.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.