Datorren asteazkenean (hilak 16) aurten taldeko kamiseta jantziko duten kirolariak aurkeztuko dituzte; taldeko hiru sailen aurkezpen ofiziala izango da, Amaia Kultur Zentroan.
Bidasoako Jaitsieraren irudi bat. Argazkia: J.M. Anatol.
Santiagotarrakeko kirolariak prest daude 2019ko denboraldirako. Datorren asteazkenean (hilak 16) aurten taldeko kamiseta jantziko duten kirolariak aurkeztuko dituzte; taldeko hiru sailen aurkezpen ofiziala izango da, Amaia Kultur Zentroan. Ekitaldia 19:30ean hasiko da, eta irundar orori luzatu diote bertaratzeko gonbita. Ohiko ekitaldiaz gain, umorista baten saioa ere izango da.
Datozen hilabeteotan, orotara, 254 kirolari lehiatuko dira. Taldetik diotenez, aurten lortutako mailari eustea izango dute erronka kirolariek, ur bizietan, ur lasaietan zein arraunketan. Ur bizietan 88 piraguista ariko dira, ur lasaietan 89 eta arraunketan 77.