2019an ere kaleak eta plazak betetzera

Urteko lehen mobilizazioa deitu dute datorren astelehenerako (hilak 7), 12:00etan, San Juan plazan. Herritar orori luzatu diote bertaratzeko deia.

1.080 euroko gutxieneko pentsioa exijituko dute astelehenean ere.

Aurten ere Irungo eta eskualdeko kale eta plazak betetzeko prest azaldu dira Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduko kideak. Hala, 2019a behar bezala hasteko, urteko lehen mobilizazioa deitu dute datorren astelehenerako (hilak 7), 12:00etan, San Juan plazan. Pentsiodunez gain, herritar orori luzatu diote bertaratzeko deia mugimendutik. Iazko urtea “historikoa” izan zen mugimenduko kideentzat. Azken hamarkadetako mobilizaziorik erraldoienak lortu zituzten, eta astelehenero udaletxea eta plaza bereganatu dituzte pentsio duinen aldeko oihuekin. Datozen hilabeteotan ere tinko jarraituko dutela iragarri dute. Azken hilabeteotan bezalaxe, pentsiodunak ondorengo aldarrikapen zehatzekin irtengo dira kalera astelehenean:
  • Erosteko ahalmenaren urteroko KPI erreala ezagututa pentsioak legez bermatzea.
  • Duintasuna bermatzen dituzten pentsioan izatea: 1.080 euro Euskadin.
  • Jasangarritasun faktoreari ez (pobreziaren faktorea deitu beharko genukeena).
  • Emakume eta gizonen arteko pentsioen desberdintasunarekin amaitu.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.