Paco Perez Luzarreta, Gernikako Batailoiko azken gudaria, zendu da

Luzarreta Gernika Batailoi euskalduneko kapitaina izan zen, 22 urterekin. Hari esker, lagun askok Bidasoa ibaia zeharkatzea lortu zuten, Frankismotik ihesean.

Paco Perez Luzarreta.

Joan den abenduaren 24an, Gernikako Batailoko azken gudari Paco Perez Luzarreta hil zen. Kepa Ordoki Memoria Historikoa Bidasoan elkarteak Luzarretaraen “bizipoza, esfortzua eta aberriagatik egindako lan guztia” goraipatu nahi izan du, eta haren iloba, senide eta lagunei doluminak bidali dizkie. Luzarreta Gernika Batailoi euskalduneko kapitaina izan zen, 22 urterekin. Hari esker, lagun askok Bidasoa ibaia zeharkatzea lortu zuten, Frankismotik ihesean. Beran pasa ditu azken urteak, baina Irunen bizi izan zen urte luzez. Esaterako, Irungo harrobian eta Hendaiako fabrika batean egin zuen lan. Kepa Ordoki elkartean ere lagundu zuen, eta “bihotzez” eskertu diote bertako kideek egindako lan guztia.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.